MUSIKA

Euskal Herriko Alboka Eguna

Euskal Herriko Alboka Eguna maiatzaren 20an egingo da Barakaldon, bertako Udaleko Kultura Sailak eta Lutxanako Dulzaina Eskolak eta Tailerrak antolaturik.

Egun horretan makina bat kontu programatu dira, beti ere, musika tradizionala eta autoktonoa zabaltzeko asmoz. Horren bidez, Euskal Herriko hainbat lekutako albokarien arteko harremanak eta penintsulako edo urrunagoko antzeko instrumentuetako musikariekiko harremanak sustatuko dira.

“Topaketa horiek esperientziak partekatzeko, instrumentua irakasteko errepertorio komun bat lantzeko eta gaur egun albokak eskaintzen dituen soinu-aukera berriekin esperimentatzeko balio dute. Gainera, luthierren, musika-eskolen eta beren lana erakusten duten albokari profesionalak erakusleihoa da.”

Aurten Barakaldon egingo da, baina honako lekuotan ere ospatu da Alboka Eguna: Otazu, Albaina, Zalduondo, Lantziego, Delika, Gizaburuaga, Arizkun, Otazu, Laquadra, Lendoñobeiti, Errekaleor, Uztaritze, Orbiso, Zeberio eta Txantrean.

Topaketan musika kontzertuez gain, erakusketa bat, zozketak eta abar izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button