IKUS-ENTZUN

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren bira

CIMASUB Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak Lasarte-Orian eta Zarautzen egingo ditu geldialdiak, bere zinemarik ederrena erakusteko asmoz. Hala, Lasarte-Orian egingo da 16. edizioa otsailaren 12, 19 eta 26an, 19: 00etan, Manuel Lekuona Kultur Etxean, eta beste aldetik,  Zarautzeko Modelo Zineman, otsailaren 14, 19 eta 28an egingo da 14. edizioa.

Bi edizioek “aukera paregabea eskaintzen dute edertasuna esploratzeko eta ozeanoen sekretuak ezagutzeko, doako itsaspeko proiekzioen, erakusketen eta hezkuntza-jardueren bidez. Bertaratzen direnek munduko argazkilari eta bideografo onenak biltzen dituen esperientzia paregabean murgiltzeko aukera izango dute.”

Izan ere, CIMASUB jaialdiak gizakiaren eta ozeanoaren arteko harremanaren hainbat dimentsio aztertzen ditu, eta horretarako, adibidez, Txikizikloa egiten da, Gipuzkoako lehen hezkuntzako 2.500 ikasle baino gehiagorekin.

Hortaz, egun hauetan, gizakiaren eta ozeanoaren arteko harremanaren dimentsio ugariak jorratzen dituen itsaspeko jaialdiaz gozatzeko aukera paregabea izango duzue.

Zikloak, datozen hilabeteetan, Deba, Hondarribia, Errenteria, Tolosa, Bilbao, eta beste herri asko bisitatuko ditu.

Informazioa guztia jaialdiren webgunean topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button