ARTEA

Euskal grabatu garaikideari bultzada

Arthazik nazioartekotze artistikoko programa bat jarri du abian, grabatuaren arloko erakunde eta erakusketa guneak lotuz. Programa honen xedea da euskal grabatu garaikidearen molde guztiei bultzada ematea.

Deialdia Euskadiko artistentzat bideratu da, eta sariketan, grabatu teknika tradizionalak nahiz esperimentalak onartuko dira (teknika digitalak, zuzeneko esku-hartzeak eta tekniken arteko uztarketa). Obrak ezin du 2017a baino lehenagokoa izan.

Interesatuek apirilaren 2ra arteko epea izango du eskatutako dokumentazioa igortzeko, eta obrak, maiatzaren 4a baino lehenago aurkeztuko dira hemen: ARTHAZI Promoción del Arte (BASQUEGRAPHIA NY) Zabalgune eraikina, Zabalgune plaza 11, 48009 Bilbo.

Epaimahaia Euskadiko arte grafikoetan eta kulturan itzal handia duten profesionalek osatuko dute. Bilboko Zabalguneko eraikinean elkartuko dira, aurretiko hautaketa fasean aukeratutako obrak aztertzeko, eta horien arteko 10 artista hautatuko dituzte, gehienez ere. Aukeratutako artista horiek osatuko dute Basquegraphia 2020 New York erakusketa. Maiatzaren 15a baino lehen hartuko dute erabakia.

Programaren eta deialdiaren gaineko xehetasun guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button