BERTSOTAN

Argazkiekin bertsotan

Bilboko Zazpi Kaleetako Metroko geltokiak, Begoñako argazki zaharrei begira bertsotan izeneko bertsolari emanaldia jasoko du bihar, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Bertan Etxahun Lekuek eta Arkaitz Estiballesek, Bizkaiko txapeldunordeak eta txapeldunak hartuko dute parte ekitaldian.

Bilboko auzuneetako argazkiak biltzen dira egun hauetan Zazpi Kaleetako Metroko geltokian. Irudi zaharrak, kuriosoak, ikusgarriak osatzen dute erakusketa hau eta horren kariaz, Begoñako argazki zaharrei begira bertsotan izeneko bertso emanaldia osatuko da bihar.

Esan dugun bezala, bertan Arkaitz Estiballesek, Bizkaiko txapeldunak eta Etxahun Lekuek, txapeldunordeak, hartuko dute parte. Bi bertsolariek euren bat-bateko bertsoak botako dituzte Begoñako historiako une garrantzitsuenak eta antzinako errepublika osatzen zuten auzo ugarien deskribapena jasotzen dituzten panelen aurrean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button