MUSIKA

El Desvän del Macho eta Diola taldeen kontzertuarekin hasiko da Azkoitiko XXII. urteurrena

Arrasateko El Desvän del Macho taldeak Funeral Económico (Discos Alehop!) izenburuko lana aurkeztuko du larunbatean, Azkoitiko Matadeixen. Gipuzkoarrekin batera Diola talde galiziarra arituko da. Hirukoteak hamar kantuko lan homonimoa aurkeztuko du, iaz argitaratutakoa.

Emanaldiok Matadeixeren XXII. Urteurrena ospatzeko ondu duten egitarauren baitan egingo dira.

Jugos de Otros eta Matrona Impúdica taldeetan aritutako José Izkuek (ahotsa, gitarra eta kantuen egile) zuzendutako banda da El Desvän del Macho, eta larunbatean aurkeztuko duen diskoak 13 doinu labur biltzen ditu: intentsitate handiko pasarte post-hardcoreak, iluntasun post-punk zalea eta testu bikainak. Abestiok eta oro har, diskoaren giroa Anphetamine Reptile edo Relapse diskoetxeetako taldeen proposamenetatik gertu daude; hots, energia handiko post-hardocore iluna. Bosgarren grabazio honetan, halaber, ohikoak diren post-punk pasarteak ere antzematen dira. Izkuek sinatutako testuak ahaztu gabe.

Diolak, bestalde, estreinako lan homonimoa aurkeztuko du. Aurretik, 2015ean, lau kantuko EP bat argitaratu zuen, eh!. Hirukoteak erritmo bihurri eta dantzagarrietan oinarritutako rocka jotzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button