LITERATURA

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren azken urteetako lanik onenak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa deitzen du urtero idazle bilbotarraren omenez, eta beti ere, literatur sorkuntza bultzatzeko xedez.

Gaur goizean, Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan 2021. eta 2022. urteetan irabazi zuten kontakizunak biltzen dituen liburua aurkeztu dute Erein argitaletxeko ordezkariek eta hainbat autorek.

Lan horretan biltzen dira Karmele Mitxelena, Nerea Arruti, Juan Mari Atutxa, Aritz Mutiozabal Maite Arruti eta Saioa Alkaiza idazleen lanak.
“Euren literatur kalitatea ikusita, ipuin horiek argitaratzeak merezi izan du, literaturaren eta egile handi guztiek landu duten genero honen zaleen gozamenerako.”

Hain zuzen ere, 2021eko edizioan, Karmele Mitxelenaren Begi urdinak ipuina izan zen irabazlea. Gainera, bi akzesitak Juan Mari Atutxaren Mandragorak eta azeri-buztanak eta Nerea Arrutiren Lope de Aguirre, Traidore ipuinentzat izan ziren. Eta lehiaketa honen aurreko deialdian, Saioa Alcaizaren Zilborrestea ipuina saritu zen.

Aurten Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XL ediziorako proposamenak aurkezteko epea itxi zen martxoan. Betiko legez, bi hizkuntza-modalitate deitu dira: euskara eta gaztelania, eta parte-hartzaileek 3.500 euroko saria eta 1.750 euroko bi akzesit eskuratu ahal izango dituzte bi modalitateetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button