BERTSOTAN

Busturialdea eta Uribe Kosta arituko dira gaur Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketan

Busturialdea eta Uribe Kosta eskualdeetako bertsolariek Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketaren XXV. edizioko final handia jokatuko dute gaur, Bilboko BBK Salan, 19:00etatik aurrera.

BBK-ko Prentsak jakinarazi duenez, “zein bertsolari taldek irabazi duen erabakitzeko epaimahaia Juanjo Respaldiza, Jurgi Fuentes eta Miriam Juaristik osatuko dute. Txapelketan parte hartu duten guztiek diru kopuru bat eta egiaztagiri gisako trofeoa jasoko dute. Gainera, epaimahaiak sari berezia emango dio bizkaiera onena erabiltzen duenari”.

Horretaz gainera, eta txapelketaren XXV. urteurrena ospatze aldera, lehiaketako lehen edizioko finalista Iratxe Ibarra markinarrak bertso batzuk botako ditu lehiaketan izandako esperientzia kontatzeko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button