IKUS-ENTZUN

Balmasedako zineklubak bihar hasiko du bere ibilbidea

Balzinek, Balmasedako zineklubak bihar, hilak 10, proiektatuko du bere lehendabiziko filma: Once (John Carney, 2006, Irlanda). Ekimenak autoreen pelikulak eta zine independentea Enkarterrietan zabaltzea du xede, Hollywoodeko produkzioetatik eta zine komertzialetik aldenduz.
Emanaldia 21:00etan egingo dute Kultur Etxean. Sarrera doakoa izango da.

Proiektuak partaidetza bultzatu nahi du. Hala, zine zale orori irekita egoteaz gain, proiektatuko dituzten bost filmetatik bat ikus-entzuleek aukeratuko dute zineklubaren Facebook webgunearen bitartez.

Bihar, Balmasedako zinekluba estreinatuko duen filmari dagokionez, Once-k drama, maitasuna eta musika uztartzen ditu. John Carneyk zuzendu eta idatziriko lan hau indie musikal itxuraz jantziriko maitasun istorioa da. Izan ere, filmean agertzen den musika osoa aktorek jotzen dute zuzenean. Bihotz handiko film txikia dela esan dute zenbait kritikarik. Filmaren soinu banda oso ezaguna egin zen estreinatu zen garaian.

Filmak Dublineko kaleetan jotzen duten Glen Hansard musikariaren istorioa kontatzen du. Hala, kalean loreak saltzen dituen Marketa Irglova musikari txekiarrarekin egingo du topo eta bien artean musikaz beteriko maitasun istorio gertatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button