ARTEA

Euskal Akuarelarien Elkartearen erakusketa erraldoia

Euskal Akuarelarien Elkarteak erakusketa erraldoia antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Aretoan. Erakusketa hau aukera paregabea da akuarelak Euskal Herrian bizi duen une bikaina ezagutzeko, eta datorren urriaren 15era arte lan bereziez gozatu ahalko da.

Erakusketa Bilbon egingo den Nazioarteko Akuarela Sinposioaren XXV. edizioaren barruan kokatu behar da. Sinposio hori irailaren 26tik urriaren 1era bitartean izango da Bilbon.

Guztira formatu handiko 70 akuarela biltzen dira, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako artistek eginak, eta obra guztiak oso desberdinak dira, lantzeko moduari zein gaiari dagokienez. “Ikusgai dauden lanek komunean akuarelaren teknika dute baina azken emaitza desberdina da horietako bakoitzean, akuarelaren teknikaren tratamendua guztiz pertsonala baita eta egile bakoitzaren estiloari erantzuten baitio. Aniztasun hori obren gaian eta konposizioan ere islatzen da.”

Akuarelarien Euskal Elkarteak akuarelaren alde egiten du lan tai gabe. Halaber, bere tailerretan lan didaktiko garrantzitsua egiten du akuarelisten belaunaldiak trebatuz, akuarelari maisuekin sariketak eta master class-ak antolatuz, Espainiako eta nazioarteko topaketetara joanez eta akuarelak Euskal Herrian duen maila altua erakutsi duten, tokiko, estatuko eta nazioarteko 250 erakusketa baino gehiago antolatuz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.