MUSIKA

Euskadiko Orkestrak bere denboraldia aurkeztu du

Euskadiko Orkestrak 25/26 Denboraldia aurkeztu du, “oso femeninoa, korala, gaztea, ahaltsua eta sustraitze handiduna” izango dena.

Denboraldia irailaren 29an hasiko da Gasteizen, eta 2026ko ekainaren 9an amaituko da Donostian. Guztira 50 kontzertu izango ditu Denboraldi Sinfonikoak, eta programazioan orkestrak 28 artista, hiru abesbatza eta orkestra gonbidatu bat hartuko ditu.

Kontzertuetan erreferentziazko obrak aurkeztuko ditu orkestrak, baita “gure ondarearen parte bilakatuko diren obra berriak ere, adibidez, Felix Ibarrondoren lan berrienaren estreinaldia, Guernica izenekoa”.

“Denboraldi bakoitza erronka musikal bat eta abentura programatiko berri bat da. Obra berriak edo oso ezagunak ez direnen eta gutxitan interpretatu izan direnen aurkezpena errepertorioko eta erreferentziazko obra handien, obra sinfonikoen eta sinfoniko-koralen sarrerarekin bateratzen asmatu behar du, betiere egungo errealitatearekin harremanetan”.

Denboraldi berriaren gaineko xehetasun guztiak: Euskadiko Orkestra.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button