IKUS-ENTZUN

Euskadiko Filmategiak abian jarritako “Jazzinema” zikloaren azken saioa

Euskadiko Filmategiak abian jarritako Jazzinema zikloaren azken saioa izango da gaur, hilak 28. Zikloa Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta Gasteizko Artiumen, Donostiako Tabakaleran, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Iruñeko Golem zinema aretoetan ikusi ahal izan da.

Jazzineman programatutako lehen filma (hilak 7) Jazz on a Summer´s Day (Bert Stern, 1959) izan zen. Bigarren saioan, Spike Leek zuzendutako Mo’ Better Blues filma pantailaratu zen. Hirugarren filma, Urkamendirako igogailua (Louis Malle, 1957), frantziar zinemaren klasiko handia izan zen.

Eta azken filma, Thelonious Monk pianista eta konpositore estatubatuarraren bizitza aztertzen duen Thelonious Monk: Straight no Chaser (Charlotte Zwerin, 1988) dokumentala izango da. Clint Eastwoodek ekoiztua, filmak Monk eta bere taldearen zuzeneko grabazioak eta bere familiako kide eta lagunekin izandako hil osteko elkarrizketak biltzen ditu.
Filmak jazz munduan egindako grabazio nabarmenetako batzuk ditu, eta bereziki garrantzitsuak dira Thelonius Monk-en pianoko teknika berezia erakusten duten lehen planoak.
Filmak Jazzinema zikloa itxiko du, eta jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin ikusiko duzue.

Zikloaren gaineko informazio guztia, Euskadiko Filmategiak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button