ARTEA

Berezkotasuna ematen duen keinua

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen Barriek programaren barruan, Rekalde Aretoak Garazi Etxebarriaren margolanen erakusketa abiatu du irailaren 3ra arte. Erakusketarekin batera bitartekotzako eta didaktikako jarduera osagarrien multzo bat garatuko da.

Hainbat dimentsiotako sei obra biltzen dituen erakusketan Garazi Etxebarriaren lan berrienetako batzuk ikusi ahal dira. Artistak kolorea erabiltzen du adierazteko tresna gisa eta, horregatik, “bere lanean asko zaintzen duen alderdia da. Kolore, tonu eta eremu bakoitzak zerbait ezberdina transmititzen du, eta, beraz, kontu handiz lantzen du tonalitatea aukeratzea. Horrela lasaitasuna sortzeko asmoz sortutako obrak tonu beltzak erabili ohi ditu.”

Tamaina handiko obra gehienak mihisetan eginak dira, eta obrak burutzeko artistak hainbat prozedura erabiltzen ditu, besteak beste akrilikoa, olioa, barra-olioa eta espraia. Azken hori, espraia, gaur egun Etxebarriaren obra guztiek partekatzen duten baliabidea da. Tresna honek berehalakotasuna ematen dio artistari margotzeko orduan: mugimendu azkar batekin berezkotasuna ematen duen keinua sortzen da.
Artistak nabarmendu duenez “kalean dabilenean horma erdi margotuen, lurreko orbanen edo esamolde hori iradokitzen dion edozein markaren argazkiak egiten ditu.”

Garazi Etxebarria Azurmendi (Galdakao, 1996) Arte Ederretan graduatua da EHUn, eta Erasmus bat egin du Accademia di Belle Arti di Bolognan (Italia). Ondoren irakasleen prestakuntzako masterra egin zuen 2019an, eta pinturako masterra 2020an, biak EHUn. Bere obra banakako erakusketetan erakutsi du, hala nola Vacío color y gesto (Barakaldo, 2020), La necesidad de expresar y la resolución de callar (Galdakao, 2020) eta Garazi Etxebarria Azurmendi (Bologna, Italia, 2019).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button