ESZENA

Kafe Bilbao Teatro Laburreko Gidoien Lehiaketa abian da

Lehiaketaren arauei dagokienez, kafe-teatrorako edo formatu txikiko lanetarako gidoiak aurkeztuko dituzte lehiatzaileek. Hau da, aurkeztuko diren antzezlanen beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak izan beharko dira eta bere ekoizpena eta banaketa merkea.
Modalitate bi egongo dira: euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Gidoi modalitate bakoitzean bakarra aurkez daiteke. Parte-hartzaileek Euskal Komunitate Autonomoan edo Nafarroan izan behar dute bizilekua. Euskarazko lanak aurkezten dituztenek edozein nazionalitate eta bizileku izan dezakete.

Saria 1.400 euro eta agiria izango da euskarazko modalitatean (aurreko urtekoa eman gabe gelditu baitzen) eta gaztelaniazkoan , berriz, 1.200 eurokoa eta agiria.

Gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Gidoiak mekanografiatuta, tarte bikoitzean, DIN A-4 motako orrietan eta orrialde bakarretik idatzita aurkeztuko dira. Luzera 30 minutuko ikuskizun bati dagokiona izango da. Gidoiaren hiru kopia aurkeztuko dira gutunazal itxian. Horrekin batera, beste gutunazal itxi bat egongo da egilearen datuekin. Gidoiak Cafe Bar Bilbao-ra bidali beharko dira (Plaza Berria, 6. 48005 Bilbo), 2010ko azaroaren 30a baino lehen.

Epaimahaiak kontuan hartuko ditu lanen originaltasuna, literatur kalitatea eta antzezgarritasuna; alegia, ikuskizuna eszenaratzeko aukerak.

Kafe Bilbaok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button