MUSIKA

Audiencek “Jai Alai Blues” dokumentalaren soinu banda argitaratuko du

Gernikako Audience country-folk-rock taldeak, Gorka Bilbaok zuzendutako Jai Alai Blues dokumentalaren soinu banda plazaratuko du, Bidehuts plataformaren bitartez. Otsailaren 12an izango da eskuragarri, plataforma eta denda digitaletan. Gernikarrek grabatutako bigarren soinu banda da, aurretik Amerikanuak dokumentala ere haien musikarekin jantzi baitzuten.

Filmak zesta punta kirolak aspaldi munduko makina bat herrialdetan bizitako loraldia du ardatz. Dokumentalak ondoko galderari erantzun nahi dio: “Nola izan liteke zesta punta (Jai Alai) bezalako kirol bat hainbat eta hainbat herrialdeetara zabaldu izana?”.

Hala, filmak zestaren historia jorratzen du, bai eta kirol horrek egindako ibilbidea arrakastatsua hainbat herrialdetan barrena. “Egipto, Txina, Filipinas, Kuba, Mexiko edo Estatu Batuak Jai Alaien historiaren lekuko izan dira. Herrialde horietan, pilotariak artistatzat hartuak izan ziren eta hedabideek frontoietako nondik norakoen berri eman zuten”.

Zuzendariaren esanetan, “Guzti horren unerik garrantzitsuena 70eko urteetan gertatu zen, World Jai Alai izeneko konpainiak enpresa-plan bat sortu zuenenean, Jai Alai AEBetako lurralde osoan zabaltzeko, NBA edo baseball edo fooball ligen antzeko zerbait. Dokumentalaren bigarren zatiak, hain justu, enpresa horren ibilbidea jorratzen du”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button