ESZENA

Eta gizakiok maskotak izango bagina?

MaMa Crea konpainiak familiei zuzenduriko Maskotak ikuskizuna Euskal Herrian zehar ari da zabaltzen. Aurreko martxoaren 6an Kultur Leioan egin zuen lan horren estreinaldia, eta oso harrera ona izan zuen publiko zein kritika aldetik. Obra hori ikusi nahi baduzue, datorren martxoaren 19 eta 20an, Bilboko La Fundicion aretoan ikusgai egongo da, larunbatean gaztelaniaz, eta igandean euskaraz.

Maskotak ikuskizunak roll aldaketa bat proposatzen du, absurdoa bezain dibertigarria. “Zer gertatuko litzateke gure etxeetako lau hankakoek izango balute boterea, eta aldiz gu, gizakiok, euren maskotak izango bagina? Antzezlan honek, printzipioz absurdoa dirudien ikuspuntu desberdin batetik abiatzen bada ere, agerian utziko ditu zein jarrera eta molde erabiltzen ditugun gure etxeetako izaki txikiekin, gure maskotekin.”

MaMa Crea konpainia ohiko kolaboratzaileekin dator ikuskizun familiar honetan ere. Pako Revueltas aritu da zuzendari, eta Na Gomes aktore nagusia izateaz gain jatorrizkoa musika ere sortu du. Nuria M. Cres-ek eta Marina Lapuentek osatzen dute taldea.
Eszenografiaz, maskaraz eta atrezzoaz Javi Tirado arduratu da, eta jantzien diseinuea Angel Amorena da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button