MUSIKA

TikTara, musika afro-kubatarra

Zarauzko taldea TikTara eta Sorrera izenburudun estreinako lana argitaratu berri du. Bandak musika afro-kubatarra egiten du euskarazko hitzekin, runba, salsa eta bestelako estiloak nahastuz; alegia, Karibeko estilo beroak.

Taldeak dantzarako xedea dauka: “giro dantzagarri eta beroak sortzen dituen kontzertua eskaintzen dugu, ordu eta erdiko iraupena duena, gutxi gora behera”. Hala, hainbat kontzertu egin dituzte Euskal Herriko makina bat lekutan, Pasai Antxo, Usurbil, Soraluze eta Altsasun, besteak beste. “harrera eta jendearen erantzuna bikainak izan dira”.

Taldea 2010ean eratu zen eta diskoa hil honetan kaleratu dute. Produkzioaz eta grabazioaz taldea bera arduratu da, eta nahasketak eta masterizazioa Iñigo Egiak egin ditu Oh Brother! estudioan. Diskoaren diseinua Laura Torresena da.

Ondoko musikariek grabatu dute Sorrera: Harkaitz Bastarrika (ahotsa, baxua, gitarra, koroak, perkusio txikia); Danel S. Martiarena (gitarra, tiple kolonbiarra, koroak); Joseba Gallego (kongak, pailak, perkusio txikia, koroak); Josu González de Durana (tronboia, koroak) ; Mikel Alberdi (tronpeta, koroak); Eusebio Soria (baxua); Amaia Ureta (pianoa, koroak), eta Ander Zulaika (bateria, koroak, perkusio txikia, pailak).

Hitzak, berriz, Imanol Epelde, Mikel Antza, Julen Zulaika, Harkaitz Bastarrika eta Danel S. Martiarenarenak dira.

Zenbait kolaborazio ere izan dituzte estudioan: Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako Eskolania; Oihan Mujika (kongak), Karmelo Mendizabal (eskusoinua), Iker Telleria (marinba, bonboa, djenbea), eta Xoan Sanchez (bongoak).

Honatx bideo bat:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button