ESZENA

“Eszena Kalera” programazioa, maiatzetik aurrera

Datorren maiatzaren 1ean, Bilboko Udalak Eszena Kalera programa inauguratuko du. Hala, maiatzetik irailera bitartean, hiriko hainbat tokitara helduko dira 24 euskal konpainiek ekarriko dituzten kaleko arteak.

Guztira 58 emanaldi programatu dira, zirku garaikidea, clowna, magia, partaidetzan oinarritutako ekintzak eta kaleko antzerki ikuskizunak eskaintzeko, euskaraz zein gaztelaniaz, eta helburu argi batekin: zenbait proposamen eszeniko auzoetara hurbiltzea, bertako kaleak animatzea eta auzokideen partaidetza eta ikuskizunekiko harremana bultzatzea, arte eszenikoetako bertako taldeei, batez ere, euren lanak ikus-entzuleei hurbiltzeko aukera eskaintzeaz gain.

Eszena Kalera ekimenean 24 konpainiak hartuko dute parte: Aimar & Cía, Ameztu Produkzioak, Eidabe, El Gran Rufus, El Mono habitado, Hortzmuga, Kantu Kolore, Malicia Cía, Nimú Cía, Nogusano Cía, Oihukari Klown, Pantzart Antzerkia, Shakti Olaizola, Sudurkeriak, Trapu Zaharra, Txaloka Antzerki Taldea, Zirika Zirkus eta Zirkozaurre, magiaren alorrean espezializatuta dauden David Blanco, Dramagia y Toni la Sal, Tor Magoa, Jon Zabal, Txan Magoa eta Hodei Magoa artistez gain.

Maiatzaren 1ean, antzerkia, zirku garaikidea, arte plastikoak eta txotxongiloak fusionatzen dituen Shakti Olaizolaren Baldin bada ikuskizunak inauguratuko du denboraldia.
Aipatu denez, ekimenaren programazioari esker, auzo batzuetan kaleko arte eszeniko ikuskizunez gozatu ahal izango dute, Olabeaga, Abusu, Masustegi, Peñaskal, Bolueta, Uretamendi, Elorrieta, San Inazio, Irala, Ibarrekolanda eta Atxuri auzoetan, adibidez.

Ordutegiei, lekuei eta egunei buruzko informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button