MUSIKA

Gaurtik aurrera, Nazioarteko Folk Jaialdia Getxon

Irailaren 22tik 26ra bitartean, Getxo Folk jaialdiak jatorri anitzeko soinuz beteko du Bizkaiko kostaldeko herri hori. Aurtengo egitarauak hiru ardatz izango ditu: folkaren transmisioa familian, emakumearen rola generoan, eta Astor Piazzolla tango musikagile handiaren jaiotzaren mendeurrena.

Gaur, irailak 22, izango da lehen zita Roberto & Miren Etxebarria taldearekin. Aita-alabak osatutako trikitilari bikote honek bere azken lana ekarriko du, kopla zaharrak, ahotsa eta panderoa ardatz dituena.

Bihar, irailak 23, Judith Mateo musikariaren txanda izango da. Artista polifazetikoak Biolin baten arima aurkeztu berri du, bere zazpigarren diskoa. “Generoaren emakumezko instrumentistarik onenentzat” jotzen dute.

Irailaren 24an, Amparanoia kantariak Himnopsis Colectiva lana eramango du Getxora. Lan horrek cumbia, western, mugako rock hipnotikoa, Karibeko reggaea, pop progresiboa, elektronikoa, latin eta hiri-erritmoak nahasten ditu.

Larunbatean Carlos Nuñez gaiteiro galiziar ospetsua hurbilduko da jaialdira. Oraingoan, gonbidatu oso bereziak izango ditu ondoan, esaterako Xurxo bere anaia eta Itsaso eta Irune Elizagoien trikitilari bikote nafarra (Elizagoien Ahizpak).

Azkenik, igandean, Euskal Herriko eta Argentinako doinu eta erritmoak uztartzen ditu Bitartean folk talde hernaniarrak kontzertua eskiniko du. Egun berean, Fabian Carbonek, Astor Piazzolla tangoaren berritzaile handiaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, konpositore ospetsuaren maila handiko obrez osatutako kontzertua eskainiko du.

Aipatutakoez gain, Titiriteros de Binéfar eta Trakamatraka taldeen ikusgarriek osatuko dute programazioa.

Bestelako datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button