
Bihar, maiatzak 13an, ostiralarekin, arratsaldeko 20:00etatik aurrera eta doan, Eskuen Sustraiak errezitaldi dramatizatua egingo dute Bartzelonako Euskal Etxean.
Susa argitaletxeak Oier Guillanen Eskuen Sustraiak poema liburua kaleratu zuen joan den urtean. Natura agerian da lan honetan, naturari ikasitako zikloekin adierazten ditu Oier Guillanek giro urbanoan bizi izandako ametsak eta porrotak.
Poema luze eta indartsu batekin (Paperezko baratzea) abiatzen du bere lana; ondoren dator liburuaren enborra, sei atalez osatua; ereite ziklo baten elementuak gogorarazten dituzte atalok: ildoak, hazia, gorotza, eskuak, denbora, lore inperfektuak; eta bukatzeko, beste poema luze batekin ixten du lan osoa (Golde lurra). Naturari ikasitako zikloekin adierazten ditu Oier Guillanek giro urbanoan bizi izandako ametsak eta porrotak.
Emanaldi honetan poema bakoitzaren ezaugarrietan oinarrituta eraiki da oholtza gaineko une bakoitza, musikarekin eszenak sortu dituzte, pinturaren arabera antolatu espazio eszenikoa, poema bakoitzari dagokion ahots-lanketa bilatu dute errezitatzeko orduan.
Errezitaldian ,ahotsak eta hitzak, Asier Sarasola eta Oier Guillanek jarriko dituzte; musika, Ander Fernandez-ek eta pintura Idoia Beratarbidek.



