LITERATURA

Esaera goikoaz behera irauliak

Adolfo Arejitak euskarazko ehun errefrau bildu eta aztertu ditu Esaera goikoaz behera irauliak izeneko liburu batean. Bilboko Udalarekin eta Bizkaia Irratiarekin batera editatu du Euskaltzaindiak.

Lan berrian ehun errefrau hartzen dira berbagai eta ehun esaera horiek oinarri dira era bateko eta besteko iruzkinak egiteko, eta Adolfo Arejitak gogoeta hori egin du eta azalpen argigarriz hornitu ditu. izan ere, egileak, Euskal Herrian XVI. mende bukaerako lehen bildumetatik hasi eta gaur egungo errefrautegietako aleak aztertu ditu.

Adolfo Arejitak esan du herri baten ispilu direla errefrauak, kasu honetan, euskal gizartearen ispilu.  Lanak, hein batean, gure kultura zein den irakasteko balio du, herri-jakintza zabaltzeko.
Egileak honela definitu du lana: “Atsotitz edo errefrau generoko edukia du liburu honek, beraz, saiakera generoko obra da. Bizkaia Irratian emandako bertsioen gainean landutako eta osatutako bertsio idatziak dira. Azkuek Euskalerriaren Yakintza izeneko hiru liburuki argitaratu zituen, eta hirugarrenean euskal errefrauen bilduma handia egin zuen. Nik bide horri eutsi nahi izan diot, herri-literaturaren iturri horrek emari ugari duenez, baita ere gaurko euskararentzat eta literatura modernoarentzat, errekurtso asko ematen baititu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button