MUSIKA

Country-rock eta hardcore doinuak gaur Bilbo eta Donostian

1998an eten zen Deabruak Teilatuetan taldearen ibilbidea. Baina itzultzeko atea zabalik utzi zuten. Duela bi urte, hitza bete eta 1973 diskoarekin itzuli ziren. Geroztik kontzertu asko eskaini dituzte. Dokara, unerik gozoenean iritsiko dira. Disko berriko zein disko zaharretako kantuek toki izango dute urtarrilaren 8an eskainiko duten saioan.

Colemans+, berriz, lau musikazaleen abentura berria da, baina ez da guztiz ezezaguna. Izan ere, lehen Peiremans izenarekin ezagutzen zen. Gonbidatu berezi gisa ariko dira: Karlos Aranzegi Demetradze (bateria), Joni Ubeda Achinpun (baxua), Ima Ubeda Dramé (gitarra eta ahotsa) eta Gorka Urbizu Necati (gitarra eta ahotsa) musikariek osatzen dute taldea.

Bilbon arituko den Tulsa, berriz, Miren Izak zuzentzen duen seikotea da eta country-rock estiloa jorratzen du. Orain arte bi lan argitaratu ditu, azkena Sólo me has Rozado (Subterfuge, 2007) Karlos Osinagak ekoitzia. The Fakeband, halaber, Getxoko John Wayne, Bedroom, Rubia edo Leslie taldeetan aritutako musikariek osatzen dute eta 60ko eta 70eko AEBetako rock jotzen du. Egun euren lehendabiziko lana nahasten ari dira.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button