ARTEA

Ertibil erakusketa bere azken geltokira heldu da

Ertibil Bizkaia Arte Bisualen Erakusketa Ibiltaria Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan izango da abenduaren 3tik 30era arte, eta hortxe amaituko da bere ibilbidea.

Erakusketa horretan lurraldean bizi eta lan egiten duten 18 sortzaileren lanak (instalazioak, margolanak, bideoak, eskulturak eta argazkiak) ikus daitezke. Aurten, 149 eskaera jaso ziren, eta proposamenak teknika eta espezialitate artistiko askotakoak izan dira, eta gure lurraldeko arte garaikidearen aniztasun aberatsa erakusten dute. Aurkezturiko guztien artean, 18 obra hautatu ziren erakusketa honetarako, eta Bizkaian sortzen ari den talenturik onena erakusten dute.

Leo Burgek lehenengo saria eskuratu du Entre murmullos y cabello lanarekin. Pieza zortzi marrazkiko bilduma bat da, espazio multidimentsional batean marra eta zatien arteko fusioa esploratzen duena.
M. Benito Pirizek bigarren saria lortu du Abrazo lanarekin. Pieza, zulatutako gorputzari buruzko eskultura-hausnarketa da.
Eta Lucía Jayo Altamiranok hartu du hirugarren saria You’ ll Never Guess lanarekin. Argazki proiektu bat da, irudiak errepikatuz ikuslearen pertzepzioa desafiatzen duena.

Sarituez gain, honako hauek dira Ertibil Bizkaia 2024ko artista hautatuak: Tana Garrido Ruiz, Maider Gonzalo Salceda, Ángela R., Jon Ander Terroba, Ane Diez de Ulzurrun, Hodei Herreros, Idoia Leache, Julia Martos, Víctor Ortuño, Aida Valdes, Ane Berganza, Unai Cardoner, Martzel do Nascimento Goiria, Garazi Etxebarria Azurmendi eta Bakarne González & Eva Rayak osatutako bikotea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button