IKUS-ENTZUN

Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya

40 gazte inguru ari dira Kameratoian parte hartzen, eta gaur da azken eguna euren lanak entregatzeko. Gazteen sormena eta ekoizpen artistikoa sustatu eta gizarteratzeko helburua du ekimenak. Sari banaketa eta lanen emanaldia maiatzaren 26an izango da.

Topaguneak eta Gernika-Lumoko Kultur Etxeak antolatutako Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya, Gernika-Lumon hasi zen duela egun batzuk. Goitik behera da aurtengo edizioko gaia, eta Gernika-Lumoko ezaugarriekin osatu beharko dituzte lanak: Gernikako Arbola, Gernika Rugby Taldea, Azoka eta Astra, besteak beste.
40 gazte inguru ari dira Kameratoian parte hartzen, eta egiten dituzten lanak maiatzaren 17a (gaur) baino lehen aurkeztu beharko dituzte.

Ikus-entzunezko guztien emanaldia eta sari banaketa, maiatzaren 26an izango da, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, arratsaldeko 19:00etan.
Epaileek lan onenen artean hiru sari banatuko dituzte, 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button