BESTELAKOAK

Paper gaineko Grabatu eta Artearen Nazioarteko Jaialdia

Aste honetan, azaroaren 19tik 22ra bitartean, Bilboko Euskalduna Jauregian, Fig Bilbao, Paper gaineko Grabatu eta Artearen Nazioarteko Jaialdia egingo da. Aurten laugarren edizioa izango da, eta 300 artisten lanak bilduko dira bertan: Toulouse Lautrec, Picasso, Miro, Chillida, Richard Serra, Jaume Plensa, Lazkano, Giacometti…

Fig Bilbaok arteari eta kulturari lotutako zenbait erakunde eta zentrotan hainbat erakusketa eta jarduera antolatu ditu, tartean Bilboko Arte Ederren Museoan, Guggenheim Bilbao Museoan, Bizkaia Aretoan (UPV/EHU), Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan edota La taller eta Windsor galeriatan.
Laugarren edizio honek Kubako, Argentinako, Peruko eta Mexikoko galeriak eta artistak gonbidatuko dira, eta bereziki, Habanako Arte Grafikoen Tailer Esperimentala eta Cuernavacako (Mexiko) La Siempre Habana Tailerra.

Egun hauetan ere, Bildumazaletasunaren II. Foroa zabalduko da Euskalduna Jauregian. Topaketa horren helburua da paper gaineko artearen mundua identifikatzen eta ezagutzen sakontzea.

Bestalde, artearen esparruko sortzaile eta ekintzaile berrien plataformak, Open Portfolio proiektuak, aurrera darrai. Ekimenak duen helburua grabatuaren eta paperaren artearen esparruko artista berriak ezagutaraztea da.

Hau eta beste asko, Fig Bilbao, Paper gaineko Grabatu eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren barruan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button