ESZENA

Barre algarak egiteko tartea Erdibana komediarekin

Jose Ramon Soroizek eta Iker Galartzak barrez lehertzekotan jarriko zaituztete Arriaga antzokian, otsailaren 8an, 19:00etan, egingo duten Erdibana komediarekin.

Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendutako Erdibana lana, “oso bereziak diren baina ikus-entzuleek oso gertuko eta identifikatzeko erraz sentituko dituzten pertsonaiak erakusten dituen komedia lehergarria da”.

Antzezlanak zera kontatzen du: “bada ama bat jada urteetan sartua, enbolia ta gripearekin, baina hiltzeko oso gogo gutxi dituena. 45 urteko semea dauka, hondatzen ari den enpresa baten jabea. Gainera, bera zaintzeaz arduratzen den 38 urteko beste seme bat ere badu: egunero bainua hartzeko laguntzen dio, orraztu ere egiten du… baina baita ia ia hil ere. Jehovaren lekuko batek asteazkenero bisitatzen ditu, kontu libreta asko dauzka baina aurreztuta oso diru gutxi.  Etxe baten jabe dira, baina derrigorrean saldu beharrean aurkitzen dira eta gau luze baten erdian, konta ezin diren sekretuak agertzen joango dira”.

Jose Ramon Soroiz eta Iker Galartza antzezle euskaldunak dira antzezlan honetako figurak, eta biak ala biak, oso ezagunak dira telebistako serie askotan parte hartzeagatik. Lan honetan, zorrotz ibiliko dira zuen barreak sortarazten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button