IKUS-ENTZUN

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak "Zinema Euskaraz" programa aurkeztu du

Eusko Jaurlaritzako Mikel Toral eta Begoña Muruaga zuzendariak, eta Jose Luis Blanco EITBko Programazio zuzendariak izan dira prentsaurrekoan ekimenaren nondik norakoak azaltzeko.
"Zinema Euskaraz programak aurtengo Gabonetan hasi eta 2011 urte osoan zehar euskarazko zinema eskaintza bermatuko du, zinema-aretoetako emanaldien eta DVDen salmenten bidez. Guztira 20 film, 27 DVD eta interneten izango diren 30 tituluk osatuko dute eskaintza hau", esan du Mikel Toral kultura zuzendariak.

Zinema Euskaraz Gabonetan hasiko den programa da. Horretarako bi film euskaraz estreinatuko dira zinema-aretoetan. Abenduaren 22an, Norvegiako A casa por Navidad filma iritsiko da. Urtarrilaren 3an hasi eta hilaren 9a arte, berriz, La sustituta film daniarra ere estreinatuko da. 2011 urte osoa barne hartuko du ekimen honek.

Zinema-aretoetan 20 film euskaraz ikusi ahal izango dira (Unibertsolariak, Betizu eta urrezko zintzarria, Karramarro uhartea, Crisis carnívora, Cristobal Molón, Munduaren bira doan, La leyenda del Unicornio, Aupa Etxebeste, Ilargien sekretua, Ander, Sukalde kontuak eta abar), beste 27 DVD formatuan saldu eta Kulturklik eta EITB webguneetan doako 30 film baino gehiago streaming bidez ikusteko aukera bultzatuko da.
Behin epe hau pasatuta, akordioak sinatuko dira udal desberdinekin, film horietako batzuk udal zinema-aretoetan pantailaratzeko aukera izan dezaten.

"Ikusten denez, helburua euskara bultzatzea da denetarako produktuak behar baitira euskaraz, kalitatezkoak" esan du Begoña Muruaga Euskara zuzendariak.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button