
Urriaren 27ra arte, URBANBATfest arkitektura eta hirigintza jaialdiaren 13. edizioa egiten ari da Bilbon.
URBANBATfest laborategi bat den jaialdia da. Edo jaialdi baten bihurtzen den laborategia. Ikaskuntza, esperimentazio eta sorkuntza kolektiboko ingurune bat, hiri-berrikuntzako prozesuak bultzatzeko.
Edizio bakoitzean, URBANBATfestek hiri-fenomeno garaikide baten ikerketan jartzen du arreta. Eta denboran eta formatuetan hedatutako programa baten bitartez egiten du, jardunbide kulturalak eta artistikoak, arkitektura eta hirigintza, gizarte-zientziak eta kokatutako esperientziak gurutzatuz, elkarguneak ezarriz formala denaren eta informala denaren, teoriaren eta praktikaren, eratuta dagoenaren eta sortzen ari denaren artean.
Gaur egun, migrazioak baino gai aipagarriago gutxi daude, eta politika, geoestrategia, ekonomia, ingurumena, gizartea, kultura, hirigintza eta beste gai batzuek zeharkatzen dute. Historian izan diren migrazio-mugimendu handienen aurrean, arkitekturak eta hirigintzak zeregin erabakigarria izan behar dute, giza bizitza bere forma eta eskala guztietan (etxetik hirira) aztertzen duten diziplina gisa, erronka tekniko baina baita humanistiko bati aurre egiteko.
Aurten programazio kultural aberatsa eta anitza prestatu dute, migrazioaren, arkitekturaren eta hiri-espazioaren arteko elkarrekintza aztertzen duena, arkitekturaren dimentsio sozialari buruz aurrez pentsatutako gure nozioak iraultzeko helburuarekin.
Egun hauetako ekitaldi guztien gaineko informazio osoa: URBANBATfest