MUSIKA

Wormed eta Steel Puppets, Elgoibarko metal gauean

Ostiralean, hilak 5, Metal Gauaren hirugarren edizioa egingo dute Elgoibarko Maala Parkean. Oholtzan hauexek izango dira, 23:00etatik aurrera: Wormed eta Steel Puppets. Emanaldia Sinuöse kolektiboak ondu du.

Antolatzaileen arabera, “parkean entzun ahal izango ditugun taldeak Wormed eta Steel Puppets dira, biak ala biak metal gogorra, death metala, jorratzen duten taldeak”.

Wormed talde ezaguna da Estatuko eta atzerriko death metal eszenan. Madrildarrek bigarren diskoa aurkeztuko dute, Exodromos (2013).

Steel Puppets, berriz, bilbotarrak dira eta death metal eta deathcore estiloak jorratzen dituzte. 2007an eratu zen banda metalzalea, eta harrezkeroztik, makina bat talde esanguratsurekin jo du: Despised Icon (Kanada), Bleed From Within (Ingalaterra), More Than A Thousand (Portugal) edo Trigger The Bloodsheed (Inglaterra), besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button