ARTEA

Jesus Lizasok Eskulturako Urrezko Domina lortu du

Jesus Lizasok Eskulturako Urrezko Domina lortu du Florence Biennale Nazioarteko Azokan, Ortotropías serieagatik. Bertan, mundu osoko artista independenteen lehiaketa garrantzitsuena den horretan, 70 herrialde baino gehiagoko 700 artistek aurkeztutako lanen artean gailendu da.

Artistak, fisikatik hartutako izen hori aukeratu zuen, materialen kualitate bat aipatzeko. Kualitate horren arabera, portaera elastikoa desberdina da, indarra aplikatzen den norabidearen arabera. Florentziako ikusleek interes handiz jaso zuten zurezko eskulturez osatutako bilduma, izan ere, material hori bereziki ortotropikoa, hau da, malgua, baita. Egurrezko enbor horietan oinarrituz, Jesus Lizasok bihurgune eta tolestura ia ezinezkoak lortzen ditu. Ikusi eta ukituko ez bagenitu, zaila izango litzateke artista forma horiek lortzeko gai denik sinestea. 

Florentziako Biurtekoak, arte korronte eta joera guztietako, pinturako, eskulturako, ilustrazioko, arte grafikoetako, marrazketako, instalazioetako, argazkigintzako, bideoko edo arte digitaleko etorkizun hobereneko artistak aukeratzen ditu. Zortzi egunez, milaka pertsona hurbildu dira erakusketa horretara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button