Nontzeberri

Bertso saioak Soraluzen eta Abadiñon

Bertsoa.com webgunean jasotzen denez, gaur, uztailak 9, Egaña eta Lizaso izango dira arratsalde partean Soraluzen, San Andres auzoan, hain zuzen ere.

Abadiñoko Mendiola auzoan, halaber, Peru Magdalena, Fredi Paia eta Xabier Amuriza arituko dira.

Bestalde, bihar, uztailak 10, San Ferminetako jaialdi nagusia izango da Iruñean, Takonera parkean: Julio Soto, Aimar Karrika, Sebastian Lizaso eta Onintza Enbeita, Alaitz Rekondo gai-jartzaile dutela. Saioa 13:00etan hasiko da.

Exit mobile version