MUSIKA

Kris Rodgers and The Dirty Gems estatubatuarrak, Arrasateko “Kooltur Ostegunak”-en

Ostegunean, maiatzak 14, Arrasateko gaztetxean egin ohi den Kooltur Ostegunak kontzertu-egitarauaren edizio berri bat izango da. Hala, ekainaren 4ra birtarte, ostegunero, kontzertu bat izango da: maiatzak 14an, Kris Rodgers and The Dirty Gems; 21ean, Same Old arabarrak; 28an, Joseba Irazoki eta Lagunak; eta, amaitzeko, ekainaren 4an, Bonberenea Txaranga.

Donostiako hainbat musikarirekin Bullet Proof Lovers taldean aritzen den Kurt Baker estatubatuarraren laguna da Kris Rodgers. Egun, bira zabala egiten ari da gurean, The Dirty Games taldearekin batera; izan ere, gaur, Bilboko Kafe Antzokian joko du aipatutako Bullet Proof Lovers bandarekin. Portland hiriko musikariak The Connection eta The New Trocaderos taldeetan ere jo du, eta egunotan, Headlines rock-and –roll kutsuko diskoa aurkeztuko du gurean. Piano-jotzailea da, eta Elton John, Cheapo Trick eta Billy Joel musikariekin parekatu dute.

Bada, bihar, ostegunean, Arrasateko Kooltur Ostegunak programaren baitan joko du; ostiralean, Donostiako Larratxo Kultur Etxean izango da, The Cynics estatubatuarrekin eta Bullet Proof Loversekin; larunbatean, Zumarragako Eitzan, hor ere Bullet Proof Loversekin; eta, azkenik, igandean, Bilboko Satelite T tabernan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button