ESZENA

Leire Ituarte dantzari euskaldunak Madrileko "Escena Contemporanea" jaialdian parte hartuko du

Look at me, Bang Bang eta eta Azul en tres actos (extracto) emanaldi bikoitza hilaren 11tik 13ra bitartean ikusi ahal izango da Madrileko Cuarta Pared aretoan 21:00etan.

Leire Ituartek dantzatzen duen Look at me, Bang Bang ikuskizunean ikusmen-kultura garaikidean gertatzen den gorputz femeninoaren eta emakumearen irudiaren erreprodukzioari buruzko ibilbide ironikoa egiten du. Ispiluaren beste aldetik ari den pop kutsuko begirada kritikoa da.

Azul en tres actos (extracto), berriz, galeraren esperientzia malenkoniatsuari egiten zaion tributua da, non galdutako gauzak denboratik erreskatatzeko gure memoria subjektiboak erabiltzen dituen bitarteko ezberdinak esploratzen diren.

La Fundicion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button