LITERATURA

“Harri eta Herri” programaren bigarren saioa, otsailean

Urtero, Bilbo Zaharra euskaltegiak, euskaltegiko ikasleek urtean zehar egindako ahalegina aintzat hartu eta omentzeko, eta irakurtzeko zaletasuna sustatzeko, Klasikoen Irakurraldia burutu ohi du Arriagan Antzokian.

Aurten Gabriel Arestiren Harri eta Herri izango da omendua. Bilbo Zaharra Euskaltegiak urte bakoitzean dagokion liburuari buruzko Forum zikloa ere antolatzen du, eta lan hori ardatz dela, bigarren hiruhileko honetan hitzaldiak atondu ditu, Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Berrian duen egoitza, 19:30ean.

Horrela, otsailaren 11tik 13ra bitarte, Harri eta Herrik 50 Urte programaren baitan, hitzaldien bigarren sorta egingo da.

 Lehenengo saioan, otsailak 11, Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribek parte hartuko dute. Bigarrenean, otsailak 12, Jon Juaristi eta Karmelo Landa izango dira. Eta, amaitzeko, otsailaren 13an, Itxaro Borda eta Aurelia Arkotxa arituko dira solasean.

 

Show More

Related Articles

Back to top button