
Nafarroako artista eta konpainia profesionalek proposamenak aurkez ditzaten, datorren edizioko bi lan-egoitza edo ikerketa-laborategietarako deialdia egin du Erriberriko Antzerki Jaialdiak. Bata artista eta konpainia berriei zuzenduta dago, eta bestea ibilbide profesional sendotua duten hautagaiei.
Uztailaren 1etik abuztuaren 1era bitartean egingo dira Tafallan eta Beiren. Egoitzak gutxienez hiru asteko iraupena izango du, eta horietako batek bat egin beharko du jaialdiarekin. Egoitzek gehienez 6.500 euroko zuzkidura izango dute (BEZa barne).
Arte eszenikoetako sorkuntza artistikoaren edozein alderdiri buruzko proiektuak aurkeztu ahal izango dira ikerketa-laborategi horietara, eta honako hauek baloratuko dira: proiektuaren kalitatea, talde artistikoaren eta teknikoaren egokitasuna, proiektuaren originaltasuna eta etorkizunean eszenaratzeko bideragarritasuna, eta hurrengo denboraldian Foru Komunitateko beste espazio batzuetan ekoizteko aukerak.
Izen-emateak posta elektronikoz egin ahal izango dira programasydifusion@navarra.es helbidean, gaian honako hau adieraziz: Erriberriko Egoitzen Deialdia 2025.
Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.