IKUS-ENTZUN

Frantziako zinemarekin hitzordu bikoitza

Gasteizen eta Bilbon, zinema frantsesa zertan den ikusteko parada izango da, urte honetan hileroko azken astean. Hala, CinémArtium saioan, Bilboko Institutu Frantsesarekin elkarlanean, hilean behin, hitzordu bat proposatzen du Artiumek, hilaren azken asteartean, frantsesezko pelikulak jatorrizko hizkuntzan ikusi eta, ondoren, ikusitakoari buruz solasean aritzeko. Gaur berton, saio horretan, Une Vie Ailleurs (Olivier Peyon, 2017) izeneko filma ikusiko da, 19:00etan.

Beste aldetik,  2019ko urtarril eta azaroaren arteko azken asteazkenetan, BilbaoArteko Art House Zinema zikloak beste hitzordu bat proposatuko du zine frantsesarekin, Institut Français eta A Contracorriente Filmsekin lankidetzan. Filma guztiak jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpitituluekin izango dira, doako sarrerarekin aretoa bete arte.
Urtarrilaren 30eko saioan, 17:00etan eta 19:00etan, Les Lendemains (Bénédicte Pagnot, 2012) filma pantailaratuko dute.

Biak ala biak, azken urteotako produkzio interesgarriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button