BESTELAKOAK

“Nola belztu behar zuria” ikuskizuna, Lezon eta Elizondon

77  diskoko biran buru-belarri dabil Bide Ertzean taldea, baina azkenaldian Nola belztu behar zuria izeneko ikuskizuna ere eskaintzen ari da Metrokoadroka Sormen Laborategikoekin batera.

Joxean Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza liburuetan oinarritzen da Nola belztu behar zuria izeneko errezitaldia. Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek egituratzen dute ikuskizuna. Guztira zazpi poema kanta bihurtu eta beste hogei inguru errezitatuko dituzte kide hauek guztiek.

Udaberrian eskaini zuten lehen saioa, Usurbilgo Sutegi kultur etxean. Donostiako Poesia Orduetan eta Ondarroako Literatur Amuak zikloan aritu ziren ondoren.
Bi hitzordu berri dituzte asteburu honetan: abenduaren 20an, larunbata, Lezoko Gezala aretoan,  20:00etan; eta 21ean, Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean, 19:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button