ESZENA

“Erriberriko Antzerki Jaialdia” abuztura bitartean oholtza gainean

Erriberriko XXII. Antzerki Jaialdia uztailaren 16an hasi eta abuztuaren 1ean amaituko da, eta bere programazio askotarikoan, musika, artea, antzerkia eta dantzak bilduko ditu. Edizio honetako Arimaren bideetatik leloak jaialditik igaro diren klasikoen mundu espiritualera eramango ditu ikusle guztiak.

“Kalitatezko programa bat eta antzerki nafarraren errepresentazio zabala aurkezten ditu, bai Testu Poetikoen Zikloan, bai Egoitza-Laborategian, bai La Cava agertokian, bertako proposamenen aldeko apustua berrituz. Eta gune eszeniko berri bat estreinatuko dugu: Beireko Ezpeleta Jauregia, ohiko beste kokalekuekin bat egiten duena eta Jaialdira jende gehiago hurbiltzeko aukerak areagotzeko balioko duena”.

Inaugurazio egunean, Carmen Linaresen 40 años de flamenco ikuskizuna izan zen protagonista.  Carmen Linares, Paco de Lucia, Camaron, Enrique Morente, Jose Merce eta Tomatitoren belaunaldikide bakarra, flamenkoan eginiko 40 urteak ospatzen dabil, eta orain, Erriberriko Antzerki Jaialdiraino eraman du bere artea.

Horretaz gain talde garrantzitsu askoren lan ikusgarriak ere izango dira:  The Lyrical View nafar gazteek Pies en Tierra-Oinak lurrean lana egingo dute, “gure kantuen, musikaren eta erritmoen ibilbide bat”; Lola Blascok testu lorkiarraren egindako egokitzapena den La pasión de Yerma;  Iluna konpainiaren Vencidos antzezlana; La Zarandaren antzerkiaren La batalla de los ausentes lana; Javier Vianaren Espejo, capricho escénico obra; Héctor Alterioren Como hace 3.000 años proposamena; Nao d’amores konpainiaren Nise, la tragedia de Inés de Castro; Teatro del Noctámbuloren Tito Andrónico; La Caja Flotanteren Beautiful stranger ekoizpena, ….

Horiek eta beste proposamen asko, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button