IKUS-ENTZUN

Ernesto Del Riok “Valeria Descalza” filma estreinatuko du ostiralean

Ernesto Del Rio bilbotarrak zuzenduriko Valeria Descalza filma pantailaratuko dute ostiralean, uztailak 1. Filma Bilbon (Golem), Gasteizen (Guridi eta Florida), Donostian (Principe), Iruñean (Golem) ikusi ahal izango da. Filmaren gidoiaz Luis Eguiraun eta Xenia Rivery arduratu dira, eta Aitor Mazo eta Maiken Beitia dira aktore nagusietako bi.

Valeria Descalza pelikulak bi emakumeren, bi gizonen eta Descalza izenburuko kantuaren istorioa kontatzen du. Kantu horrek, izan ere, istorioaren kontu asko azalduko ditu.

Kontakizunean irla bat eta hiru adin bilduko dira. Salvador (Ruben Breña) arkitekto zahar bat da eta bere alaba Valeria (Gabriela Griffith) berreskuratzearekin tematua dagoen. Valeria, aldiz, 20 urteko gaztea da eta abeslaria izan nahi du; oraina intentsitate handiz bizitzen ari da Nadia (Giselda Calero) laguna ondoan duelarik, aitaz, berriz, ez du ezer jaki nahi. Biak ala biak bi gazte habanar dira eta euren sexualitatearekin esperimentatzen ari dira. Raul (Aitor Mazo) eta Leonor (Maiken Beitia), halaber, krisi sakona pairatzen ari diren senar-emazteak dira. Gizonak Valeria ezagutu du eta ezin du burutik kendu.

Filmarekin loturiko xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button