ARTEA

Poltsiko Antzerki Sorkuntzarako deialdia

Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzarekin, Poltsiko Antzerkia ekimenerako deialdi berri bat egin du.

Antzerkiaren euskarazko sorkuntzak bultzatzeko helburuarekin antolatzen da Poltsiko Antzerkia. Gainera, “sorkuntzarako diru laguntza soilaz gain, antzezlan horien ekoizpenean eta hedapenean laguntzea da bigarren helburua, eta beraz, aukeratutako proiektuekin emanaldiak ere antolatu nahi dira”.

Deialdi honetarako mota eta genero guztiak onartuko dira, baita diziplina artekoak ere.- Banaka zein taldeka aurkeztu ahal izango da, eta proposaturiko antzezlanak jatorrizkoak, estreinatu gabeak eta euskaraz izango dira

Antolakuntzak, epaimahaiak aukeratutako proiektuei bi laguntza emango dizkie: irabazleari 4.000€, eta finalistari 3.200 €.

Sorkuntza lanen lau estreinaldi egingo dira Poltsiko Antzerkia jaialdiaren programazioaren barruan, 2018ko otsailaren 15etik maiatzaren 4ra bitartean.

Jakingarri guztiak hemen dituzue.

Show More

Related Articles

Back to top button