BESTELAKOAK

“Eremuak” jardunaldiak, asteburu honetan Tabakaleran

Gaur eta bihar, urriak 16 eta 17, Eremuak jardunaldiak burutuko dira Donostiako Tabakaleran. Jardunaldiok Eremuak programaren bidez lagundutako proiektu batzuen aurkezpenari eskainita daude.

Hortaz, programaren deialdian eta praktika artistikorako laguntzetan oinarritu diren sortzaileen proposamenen aurkezpenak burutuko dira bi egunotan, bai eta beste entitate batzuekin garatutako Harriak programaren partaideenak ere. Hein berean, hitzordua probestuko da Eremuak aldizkariaren 7. zenbakia (Konkretua dena gaiari buruzkoa) aurkezteko.

Gaur, arratsaldeko  17:00etan, jardunaldien aurkezpena egingo dute Andoni Iturbe eta Joxean Muñoz (Eusko Jaurlaritza), Clara Montero (Tabakalera), Jose Ramon Amondarain, Aimar Arriola eta Maider Lopez (Eremuakeko komisio teknikoa) adituek.
Horren ostean hainbat sortzailek beren proposamenen aurkezpenak burutuko dituzte: Nora Aurrekoetxea, Olatz Otalora, Laura Diez eta Amaia Molinet, eta Teresa Lanceta.
Larunbatean Ion Munduate, Ainize Sarasola, Ion Macareno, Antonio Menchen, Katixa Goldarazena, Miel Oyarzabal eta Tripak kolektiboa arituko dira.

Eremuak programak ditu xehetasun guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu