
Herri horretako Karmengo jaietan (uztailaren 15ean hasita) mota guztietako gustuak asetzeko kontzertu andana ondu dute.
Musika ekitaldien artean kartel elegante atondu da, eta ondorengo hauek nabarmen daitezke: Ken Zazpi, Las Tea Party, Delorean, El Consorcio eta Kiko Veneno.
Aipaturiko taldeek egingo dituzte kontzertu erakargarriez gain, Laboa jazz izeneko musika ikuskizuna ere programatu da, Iñaki Salvador, Ainara Ortega, María Berasarte eta Anjel Unzuren partaidetzarekin. Ekitaldian, Mikel Laboaren kanturik ederrenak entzun ahal izango dira emakumezko bi boz gozoren bidez: Ainara Ortega eta Maria Barasarte bilduko dira Iñaki Salvadorren pianoaren inguruan. Iñaki Salvador Mikel Laboaren piano-jolea izan zen eta bera izango da kontzertuaren lemazaina, Angel Unzuren gitarren laguntzarekin. Hau dena jazz giroan murgilduta.
Elvis omentzeko kontzertua ere antolatu da, Augie Burr & The Elvis Tribute Banden eskutik. Gaueko 22:00etan izango da Zubiondo plazan.
Musika eta kalea ere nahastuko dira antzerki formatuan. Kale antzerkia eta umeentzako antzezlanak izango dira, eszena arteen zaleen gozamenerako. Azpimarratzekoa da Markeliñe konpainiaren kaleko ikuskizuna, Crusoe.
Egun guztietako programazioa, hemen.