BESTELAKOAK

Kliklap bideo lehiaketa

Aldudarrak Bideo taldeak Festirudi jaialdia egingo du 2012ko irailaren 28tik 30era bitarte Arrosan bigarrenez. Hala, hiru egunez ikus-entzunezko lanak ikusi ahalko dira. Elkarte horrek, halaber, Kliklap bideo lehiaketa atondu du ikus-entzunezko parte-hartzea eta sormena sustatzeko asmoz. Lehiaketa 2030 gaiaren inguruan proposatu dute.

Bideo-lehiaketa ez ezik, 2030 gaiari buruzko gidoi lehiaketa ere antolatu dute. Ikus-entzunezko ekimen honek apirilaren 4tik irailaren 14ra bitarte iraungo du.

“Zer heldu zaizue gogora zenbaki hau irakurtzean? 2030 urtea aipatzen ote da? Zer gertatuko da 2030ean ? Nun izanen gira? Nolako itxura ukanen dugu ? Nolakoa izanen ote da gure herria, gure egun guzietako bizia? 2030 urtea ez bada aipatzen, zer gorde dezakegu zenbaki honen gibelean?”.

Ekimenean parte hartzeko, lanak ez dira profesionalak izan behar, “Kliklap bideo lehiaketa lagunen arteko lehiaketa baita”. Horretaz gainera, bideo lanak euskaraz behar dute izan. Lehiaketarekin loturiko xehetasun guztiak Aldudarrak Bideoren webgunean jasotzen dira.

Show More

Related Articles

Back to top button