MUSIKA

The Cherry Boppers eta Makala disko jartzaileak Donostian

The Cherry Boppers, Bilboko Funk Soul talde handia da. Kasu honetan K-Billy bateria joleak eta Lando baxu jotzaileak dj saio eskainiko dute Makalarekin batera Donostiako Le Bukowski tabernan, Global Funk Festa egitarauaren baitan.

Gaur gaueko saioa aitzakia izango da, besteak beste, The Cherry Boppers taldearen Remix It Again azken diskoa aurkezteko disko jartzaile formatuan. Gogoratu Makala zarauztarra ere bertan izango dela. Emanaldia 23:30etan hasiko da.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button