Nontzeberri

Antzerki eta dantza ikuskizunak Kultur Leioan

Kultur Leioak jakinarazi duenez, hil honetan antzerki eta dantza emanaldi esanguratsuak izango dira bertan. Hasteko, igandean, martxoak 4, Kafka eta panpin bidaiaria antzezlana taularatuko du Tanttaka konpainiak 18:00etan Auditoriumean, Jose Ramón Soroiz, Aitziber Garmendia eta Ainara Ortegak antzeztua, eta Fernando Bernuesen zuzendaritzepean.

Hurrengo asteburuan berriz, martxoak 9, ostirala, Choni Cía. Flamenca konpainiak La gloria de mi mare dantza eta antzerki ikuskizuna aurkeztuko du.

Domekan, halaber, martxoak 11, Dantza Zirkuitoa hasiko da, Elirale euskal konpainiaren Ninika ikuskizuna dela medio, 18:00etan, Auditoriumean.

Martxoaren 23an, bestalde, Aukeran Dantza Taldea konpainiak sorturiko Burnia ikuskizuna ikusteko aukera izango da. Hau ere Auditoriumeko oholtzan, 20:30ean. Ikuskizuna Unai Elorriagak idatzi eta Edu Muruamendiarazek zuzendu du.

Azkenik aipatu behar da, martxoaren 16an, musika emanaldi bat ere izango dela Leioan, Leioako BluesJazz Zirkuitoaren baitan: AEBEtako The California Honeydrops blues banda. Emanaldia Anbigún egingo dute, 22:00etan.

Exit mobile version