ESZENA

Ume, gazte eta helduentzako antzerki tailerrak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BilbaoEszenak-Baliabide Eszenikoen Zentroak, datorren urrian zabalduko du 2012/13 ikasturtea, eta haurrei, gazteei eta helduei zuzendutako antzerki tailerrak ere bai.

Tailer horiek Bilboko umeen eta gazteen artean antzerkia sustatzeko eta zabaltzeko asmoarekin jaio dira. Era berean, antzerki jardunaldietan interesa duten umeak eta gazteak prestatzea eta antzerkiko arteetan prestakuntza ematea ere bada helburua, etorkizuneko profesionalak izan daitezen.
Umeei eta gazteei zuzendutako tailer guztiak euskaraz eskainiko dira, ostiral guztietan, arratsaldez, datorren urriaren 19tik ekainaren 21era bitartean eta matrikulak 110 euro balioko ditu. 

Beste aldetik, helduei zuzendutako prestakuntza urriaren 15ean hasiko da, eta ekainaren erdialdera arte luzatuko da. Irakasleak Nuria Morán eta Ana Martinez (gaztelaniaz) eta Pako Revueltas (euskaraz) izango dira. Ikastaro horiek 170 euro balio dituzte.

Interesa izanez gero, aurre-inskripzioa irailaren 17tik 30era egongo da zabalik www.bilbao.net helbidean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button