IKUS-ENTZUN

Entzunezko eta ikusizko sorkuntzarako proiektuak, “Mugako” jaialdian

Mugako Gasteizko Musika Aurreratuen Jaialdiaren laugarren edizioa urriaren 11, 12 eta 13an egingo da, eta jaialdiaren antolatzaileek Gasteiz hirian entzunezko eta ikusizko sorkuntzaren esparruan proiektu artistiko bat garatzeko egonaldi bat proposatu dute. Proiektuak aurkezteko epea uztailaren 10ean amaituko da.

Oinarrietan agertzen den moduan, deialdia Euskal Herrian bizi diren 18 urtez gorako sortzaileei zuzenduta dago, ikusizko artistei, artista eszenikoei, musikariei eta konpositoreei bereziki. Hautagaiek deialdi honetarako berariaz sortutako proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte, edota garatzeko bidean dauden proiektuak, aurretik jendaurrean aurkeztu ez badira. Antolatzaileek laguntza teknikoa, ekoizpenerako laguntza, aholku artistikoa, lan egiteko esparrua eta ordainsari eta ekoizpen gastuetarako 1.200 euro emango dizkiote hautatutako pertsona nahiz taldeari.

Hautatutako proiektua irailaren 10etik 23ra garatuko da hiriko hainbat lekutan: Jimmy Jazz aretoan, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan eta Sagasound-en.

Deialdiaren oinarriak osorik ezagutu nahi izanez gero, hemen duzue informazio osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button