ESZENA

28. Antzerki Jardunaldiak Bizkaiko Getxo herrian

Jardunaldiak proposatzen dituen antzezlanen aniztasuna eta kalitatea izango dira programaren ardatz nagusia, izan ere, ikusle mota guztien gustuko antzezlanak, genero eta gai askotakoak, euskarazkoak nahiz gaztelerazkoak eskainiko dira.
Italiar erako kale antzerkia, komediak eta dramak, txotxongiloak eta pailazoak ere ez dira faltako jardunaldien barruan.
Aniztasun horri esker ikusle guztien gustu eta nahierak asetu ahalko dira, 11 ikuskizun eskainiko baitira guztira, 4 eszenatoki desberdinetan, 15 funtzio izango direlarik.

Areetako Andres Isasi Musika Eskola izango da, berriro ere, Jardunaldietako gune nagusia. Bertan, Aitarekin Bidaian edo Simulacro taldeak Paren el Mundo antzezlanak ikusi ahal izango dira.
Helduentzako programazioa, bestalde, Erromoko Santa Eugenia plazan izango da Diva di Palo eta Éxodo lanekin. 
Txikienentzat antzezlanak, txotxongiloak eta pailazoak egongo dira. Algortako Tellagorri plazan Parrandan, Ipuin Lapurra, Zirkoa Ezagutuz eta Baso Sorgindua lanak, guztiak euskaraz, burutuko dira. Andres Isasi Musika Eskolan, berriz, honakoak euskaraz eta gaztelaniaz: Tira! Aurrera eta Ali.

Getxoko Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button