ESZENA

“Jokoz Kanpo”, kaleetako ikusgarriak

Antzerki lanez beteko dira Larresoro (ekainaren 6an) eta Ezpeletako kaleak (ekainaren 7an) Jokoz Kanpo jardunaldiei esker. Aurten berritasun bat dakar egitasmoak, izan ere, bi egunez gauzatuko da, eta era berean, bi hiritan.

Egitarauan, besteak beste : Le Petit Théâtre de Pain antzerki taldearen 20. urtebetetzea, Anonima Teatroren txotxongilo eroak, Kukai dantza taldea, Le Phun ibilaldi ikusgarria, Garniouze arlotekeria, Bukiztaneko Orkestra Filarmonikoa, Saint Jacques flashmob delakoa… eta gazteentzako tailer artistikoak: txotxongilo tailerra Battitt Halsouet adituarekin (Banakike konpainia); zirko tailerra Loetitia Boumeddane irakaslearekin (Kilikolo Zirko); eta dantza tailerra Jose Casaubonekin (Hats Berri).

Nabarmentzekoak dira Le Petit Théâtre de Pain taldearen Cabaret lana. 1994. urtean jatorri eta hizkuntza ezberdinetako antzezleekin sortutako antzerki konpainia da, eta festibalaren barruan Cabaret lana oholtzaratuko dute. Festa bizia da lana, non frantsesa, okzitaniera, errusiera, euskara, ingelesa, bulgariera, espainiera jokoan dauden, musikak bezala, rapa, bluesa, jazza, tangoa, bossa, edo popa.

Eta bestetik, Kukai dantza taldeak Gelajauziak egingo du. Lan berri honek Nestor Basterretxearen Akelarre obra du ardatz eta Cesc Gelabert koreografo famatuaren eskutik ondu dute. Nestor Basterretxearen Akelarre obra, Cosmogónica seriearen lehenengoa, erreproduzitu da tamaina handiago batean, 3,5 metro luze hain zuzen, eta horren inguruan egiten dute dantza Kukaiko dantzariek.

Informazio gehiago hemen eskuratu ahal duzue.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button