MUSIKA

Hamar urte Lete gabe

Joan den azaroaren 23an, Nafar Ateneoak, Iruñeko Udalak eta Karrikirik antolaturik, Iruñeko Kondestableko Civivoxa zentroan, Anjel Lertxundi eta Alex Gurrutxaga hizlariek Xabier Lete, Historiaren Tabernan hitzaldia egin zuten. Ostegunean, abenduak 17, 19:00etan, Leteri egin nahi zaion omenaldiaren bigarren saioa izango da, kasu honetan kontzertu bat.

“Tabernako istorio eta pentsamendu asko bihurtzen dira iraunkorrak, arima zauritzen dutenak, eta gainera absurdoari eta giza existentziaren misterioari buruzko galdera handiak erantzun dira taberna askotan. Taberna, herriko plaza, kaleak, herritarrak… espazio horietan entzundakoa Letek biltzen zituen gero bere liburuetan, izan ere, ahozkoak eta idatziak, bi-biek egiten dute bat Leteren poetikan”. Horretaz aritu ziren Alex Gurratxaga eta Anjel Lertxundi, eta Xabier Leteren inguruko hainbat puntu interesgarri jorratu zituzten.

Bigarren saioa Hor Zaude Nonbait titulupean garatuko da, eta horren partaideak Antton Valverde (Ahotsa eta pianoa), Joxan Goikoetxea (Akordeoia), Klara Mendizabal (Sopranoa) eta Francisco Herrero (Biolina eta biola) musikariak izango dira.
“Antton Valverdek Xabier Lete bere betiko lagunaren letrak eta poemak musikatu dituen kantu sorta berezia eskainiko du. Ibilbide luze honetan egin duen lan horretan, beste musikari-kolaboratzaile eta lagun bat izango du lagun, Joxan Goikoetxea akordeoilaria. Klara Mendizabal sopranoaren ahotsak eta Francisco Herreroren biolinak eta biolak kolore berezia ekarriko diote proposamen intimo honi, Oiartzungo poeta eta musikariaren heriotzaren hamargarren urteurrena ospatzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button