ARTEA

Emakumeek praktika artistikoan duten presentziaz

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, Artiumek egitarau berezia antolatu du, emakumeek praktika artistikoan duten presentziaren inguruan aritzeko xedez. Gaur berton abiatuko dira saioak (martxoaren 5, 6 eta 8an).

Gaurko hitzorduan, bi aurkezpen egingo dira: Artea, Ikerketa eta Feminismoak EHUko Artea, Ikerketa eta Feminismoa ikerketa-taldeak antolatuta, eta Jendetzaren erdian, atxiloketari begira izenekoa, Gema Intxaustiren eta Lourdes Méndezen arteko solasaldiaren bidez.
Bihar, martxoak 6, larunbata, Moyra Davey-ren Les Goddesses trilogiaren proiekzioa ondu dute. Beatriz Herraez Artium Museoaren zuzendariak aurkeztuko du saioa, 16:30etik 18:30era luzatuko dena. Horren osteko solasaldian arituko dira Moyra Davey, Lur Olaizola eta Laura Valles.

Azkenik, martxoaren 8an, astelehena, Josu Rekalderen Esther Ferrer. Denbora-hariak izeneko proiekzioa programatu dute, 17:00etan. Esther Ferrer, Josu Rekalde eta Beatriz Herraez bilduko dira gero mintzaldi interesgarri batean.

Programaren gaineko xehetasunak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button